Biele Group Logo

Hemen zaude >> Hasiera >> Biele News >>BIELE GROUPEN ARRAKASTA LIGNA 2017AN

Biele Berriak

BIELE GROUPEN ARRAKASTA LIGNA 2017AN

2017.06.10

Bezero ugariren bisita jaso genuen Ligna 2017ko azken edizioan, gure erakustegi-esperientzia arrakastatsu bihurtuz eta etorkizunerako proiektu berri eta interesgarriak  erakarriz.

Harrera oso ona izan dute baita prentsa hidraulikoetan txertatutako  berrikuntzek, robotika eta ikuspen artifizial arloko sistema berritzaileek, manipulazio eta ontziratze-lerroen garapenak eta enpresa guztietan egindako Industria 4.0 inplementazioari esker lortutako gure produkzio-lerroen  aurrerabideek.

Aurten proposatzen genuen helburu nagusietako bat  proiektuak garatzeko eta txertatzeko Biele Groupek duen gaitasunaren berri ematea zen:  dibisiotan oinarritutako gure antolaketari esker,  egur-sektorean konponbide osoak eskainiz, eta gure produkzio-gaitasuna mundu osoan zehar zabalduz gure bost enpresa hauen bidez: Biele, Marzola, Biele Robotic & Artificial Vision, Biele USA eta  Biele Txina.

 

Informazio gehiago behar izanez gero, gurekin harremanetan jarri zaitez:
Telefonoa* +34 943 15 70 50.
E-posta: biele@biele.com

Berri gehiago

Logo